Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Telebista

Hasiera / Telebista / ZEURE ESKU

ZEURE ESKU

2007ko produkzioa

Autolaguntzarako gida moduan funtzionatzen zuen programa zen Zeure esku. Klaudio Landa zen aurkezlea, eta gizarteko arazoei aurre egiteko aholkuak ematen zituzten.

Herritarrak kezkatzen dituzten hainbat arazo jorratzen zituzten programan: erretzeari utzi, norbere burua maitatzen ikasi, estresari aurre egin, haur jaio berri bat zaindu, lana aurkitu, azterketak ondo prestatzen ikasi, bikotea bilatu... Buruhausteak diruditen egoera horietan nola jokatu behar den erakusten zuten. 

Atal bakoitzean kasu erreal bat erakusten zuen Klaudio Landak. Protagonistaren arazoa ezagutarazi ondoren, adituengana jotzen zuten nola aurre egin jakiteko. Adituen artean medikuak, dietistak, psikologoak, ekonomialariak eta abar egon ziren. Horiek zenbait eredu ezartzen zituzten nahi zen helburua betetzeko.

Bestetik, Zeure esku saioa interaktiboa zen. Ikus-entzuleek entretenitzeko aukera izateaz gain, ikasteko aukera zeukaten. Hartara, esku liburu baten formatua zuen programak, informazio osatua eskaini ahal izateko. Grafikoen bitartez, arazoaren puntu garrantzitsuenak nabarmentzen zituzten, eta adituek ezarritako metodoa pausoz pauso zehazten zuten.

Fitxa teknikoa

  • Ekoizleak: Baleuko S.L., 3Koma
  • Hizkuntza: Euskera
  • Generoa: Docu-reality
  • Zuzendaria: Karlos Lozano
  • Telebista Kanala: Eitb 1
Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta