Telebista
ORDU TXIKITAN
Asteroko Talk Show-a (2007-2008)
3Koma eta Baleuko euskal ekoiztetxeek elkarrekin egindako saioa izan zen Ordu txikitan. ETB1eko Sorginen Laratza-n hainbat urtez ibilitako Mikel Elizegik aurkezten zuen programa eta zazpi neska-mutiko arduratzen ziren kazetari lana egiteaz. Pertsonaia famatu bat elkarrizketatzen zuten astero, eta haurrek egindako galderen bitartez pertsonaia ospetsuen bizitzaren zirrikitu guztiak ezagutu ahal izan zituzten ikus-entzuleek. Mikelek elkarrizketatuaren eta kazetari txikien artean moderatzaile lana egin behar izaten zuen. Bestalde, "Haur Egun" espazioa zeukaten non bertan aktualitateko albisteak ematen zituzten. Eta, iragarkietarako tartetxo bat ere hartzen zuten. Astero internetetik jaitsitako spot bat erakusten zuten, umeek beraien iritzia eman zezaten.
Bi denboraldi iraun zituen saioak. Ikusle datu onak izan zituen programak, kontuan hartuz gainontzeko kateekin prime time-an lehiatzen zutela.
Politikariak, kirolariak, abeslariak... Guztira 64 lagun elkarrizketatu zituzten. Pertsonaia gonbidatuak elkarrizketatzeaz gain, famatuek lagun eta senitartekoen iritzia edo mezua jaso ahal izaten zuten. Ezusteko dotoreak egin zizkieten gonbidatuei. Grezian, New Yorken, Australian... izan ziren lagun eta senitartekoen bideo bat grabatzeko.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L., 3Koma
- Hizkuntza: Euskara