New Tech
DUMMY 3D AVATAR birtuala
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bide hezkuntza programa baten aurkezlea da. Euskadiko gazteei zuzenduta dago, eta helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.
Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanda, sarritan ordezkatu ohi gaituzte.
Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, hurrengo ondoriora iritsiko da: «Zuk ez duzu ordezkorik». Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa.
Unity denbora errealeko plataforman garatua dago eta ahots uhinak prozesatuz fonemak errepresentatzeko gai da sistema automatiko baten bitartez. Horri esker, zuzenean, antzezle batek hitz egin bitartean bokalizatzeko gai da eta X-box aginte baten bitartez kontrolatutako animazioekin gorputzaren mugimenduak egiten dira.