Fikzioa
EUTSI!
2007ko ekoizpena
Labardura dramatikoak dituen komedia soziala. Bertan, lankideak diren adiskide bik euren lan baldintzen alde Frantziako Tourrean protesta egitea erabakiko dute. Bidaia honetan benetan nolakoak diren ezagutuko dute. Alberto J. Gorritiberea zuzendariaren opera prima da. Protagonista nagusiak Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira.
Pelikulako Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa, Saldix Cop., bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mikan hasiko ira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita.
Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Tourrera eramatea. Horretarako, enpresako auto bat lapurtu beharko dute, sindikatuaren egoitzan dagoen materiala hartu, eta Pirinioetara joan azkar batean. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin. Neskaren presentziak mota guztietako sentimendu kontrajarriak eragingo dizkie biei.
Bitartean, enpresako gerentea den Iñigok iheslarien atzetik irten beharko du, bi iheslariek, jakin ez badakite ere, agiri garrantzitsu bat daramatelako beraiekin.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko SL, Irusoin SA, Barton Films SL
- Iraupena: 90 min.
- Hizkuntza: Euskara, gaztelerazko azpitituluekin
- Estreinaldi data: 2007-03-09
- Generoa: Komedia
- Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea
- Gidoilaria: Unai Iturriaga, Alberto J. Gorritiberea
- Ekoizle exekutiboa: Karmelo Vivanco, Eduardo Barinaga, Fernando Larrondo, José Antonio Fernández
- Argazki Zuzendaria: Javi Agirre
- Produkzio Zuzendaria: Asier Bilbao
- Arte Zuzendaria: Saioa Lara
- Ileapaintzailea: Kenyar Padilla
- Arropagintza: Atoya Arandigoye
- Musika: Bingen Mendizaba
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria