Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Fikzioa

Hasiera / Fikzioa / IZARREN ARGIA

Argazki galeria

IZARREN ARGIA

2010eko produkzioa

1938an, Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartu dute kartzelara eta gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago eta 'Pantera Zuria' da espetxeko zuzendaria. Vallejo doktorearen teoriei jarraituz, emakume presoei haurrak kenduko dizkie, erregimenaren aldeko familien esku uzteko, 'Espainiaren onerako' dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz. Emakume gatibuak goseak hiltzen, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak... Saturraran armada frankistako soldaduen burdel partikularra da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan. Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio 'Pantera Zuriari' gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz. Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.

Fitxa teknikoa

  • Ekoizleak: Baleuko S.L.
  • Iraupena: 97 min.
  • Hizkuntza: Euskera, gaztelerazko azpitituluekin.
  • Estreinaldi data: 2010-10-22
  • Generoa: Drama
  • Banatzailea: Barton Films S.L.
  • Zuzendaria: Mikel Rueda
  • Gidoilaria: Mikel Rueda
  • Ekoizlea: Edu Barinaga
  • Argazki Zuzendaria: Gonzalo Berridi
  • Arte Zuzendaria: Peio Villalba
  • Arropagintza: Josune Lasa
  • Musika: Jose Ramón Gutierrez
  • Publikoa: Ez da gomendagarria 7 urtetik beherako umeentzat
Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta