Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Berriak

Hasiera / Berriak

Mikel Ruedaren ‘A escondidas’ lanak Opera Prima onenaren saria jaso du Nantesen

2015ko martxoak 31

Gaur amaituko da Nanteseko "Festival du Cinéma Espagnol" jaialdia, baina itxiera gala igandean, martxoak 29an, egin zuten 20:30ean, eta kategoria bakoitzeko irabazleak jakinarazi zituzten, tartean, Mikel Rueda bilbotarraren A escondidas, Opera Prima atalean.

Carlos Marqués-Marceten 10.000 km, David Losadaren La noche del ratón eta Jordi Moratóren Sobre la marxa lanekin lehiatu den A escondidas homosexualitateari buruzko drama suertatu da garaile aurtengo Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko Opera Prima atalean. Atzo eman zioten garaikurra Mikel Rueda zuzendariari festibalaren itxiera ekitaldian, eta bilbotarrak pozik hartu zuen saria.

Epaimahaiaren Jules Verne saria, aldiz, Paco Leónen Carmina y amén ekoizpenak jaso du; epaimahai gaztearena, iazko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu zuen Carlos Vermuten Magical girl filmak; ikusleen saria, aurtengo Goya saria jaso duen Alberto Rodríguezen La isla mínima lanak; dokumental onenaren garaikurra, Marcos M. Merinoren ReMine, el último movimiento obrero lanak; eta film labur onenarena, azkenik, Fernando Trías de Besen La gran invención obrak.

Zinea.eus-en irakurritako artikulua.

Festibalak utzitako irudi batzuk...

Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta