Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Telebista

Hasiera / Telebista / 3TXULO

Argazki galeria

3TXULO

Egunero ETB3n.

2ttor 1234. urteko asmatzailea da. Zerrenda luzea da bere asmakizunena, baina bat aipatzekotan eta hona ekarri gaituena, hauxe: 3txuloa.

3txuloa denboran zehar bidaiatzeko makina da. Iraganak eta etorkizunak gaur egunarekin batzen dituen makina. Atzo, gaur eta bihar hemen eta orain.

Bere kabuz bidaiatzen hasi zen aurrera eta atzera denboran zehar. Ederki pasatzen zuen, gozatu egiten zuen. Jakin min handikoa bera, zituen galdera guztiei erantzun bila bidaiatzen zuen, baina jakina erantzun berriek galdera berriak sortarazten zizkioten… eta horrela ibili zen atzera eta aurrera behin bere hanka sartze batek historia aldatuko zuela ikusi zuen arte. Orduan erabaki zuen 3txulo denboraren makina suntsitzea. Baina ez zen hain erraza izango, izan ere bera konturatu gabe denboran zehar hainbat ate edo zulo geratu ziren irekita, eta Victor izeneko bere ondorengo bat ere denboran atzera historiako hainbat gertakizun aldatu nahian aurrera zebilela jakin zuen.

Horrela sortu zen 3txulotarren egoitza. 3txulotarrak denboraren zaindari moduko taldea da, tribua. Gauzak gertatu ziren bezala gertatzen direla zaintzen dutenak.

Bera, 2ttor iraganetik datorren pertsonaia da, Xbel gaur egungoa da, 4ra etorkizunetik dator. Gorritxo garairik ez duen izakia da, eta azkenik Sasi eta Laino. Hauek zein garaikoak diren inork ez daki. Sofaren atzean edo azpian agertu diren pare desberdineko bi galtzerdi dira.

Gure sei lagun hauek elkarrekin bizi dira, eta beraien zer eginak egiteaz gain familia moduko bat osatzen dute, edo lagun talde bat edo… beraien liskarrak dituzte, kezkak, txantxak, jolasak… gorrotoak, maitasun istorioak…

Eta horixe da 3txulo, denboran zehar bidaiatzea sinestezina zela uste bagenuen, hemendik aurrera… sinesgaitzagoa egingo zaigu. Izan ere denboraren zaindariak hauek badira, akabo gurea! Zorte on unibertsoko biztanleria!

Hau da bere web orria: sartu hemen.

Fitxa teknikoa

  • Ekoizleak: Baleuko eta ETB
  • Hizkuntza: Euskara
  • Generoa: Komedia dibulgatzailea
  • Publikoa: 4-10
Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta