Telebista
ERLETXEA
Asteroko reality show-a (2006ko produkzioa)
"Erletxea" natura erdian abandonaturiko bi herritan garatu zen, zibilizazio modernotik urruti, non partehartzaileak beraiek kabuz moldatu behar ziren aurrera ateratzeko. 16 lehiakide, bi taldetan banatuta, zibilizazio modernoan beraien eguneroko bimodua utzi eta beraien jatorrira bueltatu ziren. "Erletxea" ez zen biziraupeneko programa bat bakarrik, konbibentzia, erlazio pertsonalak, etab. lantzen zituen saio bat ere bazen.
Lehiakideak guztiz bakartuta zeuden eta bizimodu "zahar" horretara ondoen egokitu zenak irabazi zuen. Ez zegoen araurik; herri bakoitzak bere legeak jarri zituen eta gustoko gizartea sortu zezaketen. Horretarako inguruan zituzten baliabideak aprobetxatu behar zituzten, garai bateko lanabesak erabiliz. Bi taldeak kontaktuan zeuden. Gainera, elkarren artean eztia trukatu zezaketen; erleak eta eztia oso garrantzitsuak ziren. Baina, lehiaketa bat ere bazenez, probak egon ziren eta saio bakoitzean lahiakie bat kaleratua zen. Izendatuak biltzarrean aukeratzen zituzten. Azkenean, hiru finalista egon ziren eta irabazleak 18.000€ irabazi zituen.
Reality saioetan esperientzia luzea duen pertsona bat izan zen "Erletxea"-ko zuzendaria: Victor Alcalde. Zuzendariordeak, aldiz, Ainhoa Lazkoz eta Karlos Lozano izan ziren. Joxe Felipe Auzmendik aurkeztu zuen programa.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L., 3Koma
- Hizkuntza: Euskara
- Zuzendaria: Victor Alcalde
- Telebista Kanala: Eitb 1