Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Telebista

Hasiera / Telebista / AHOTSAK

AHOTSAK

EITBk Euskal Herriko abesbatza onena bilatuko du.

'Ahotsak' Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko helburua duen saio musikala jarriko du abian irailean EITB1ek. Julian Iantzik gidatuko du, eta Hibai Etxebarria musikan adituaren laguntza izango du programan.

Baleuko ekoiztetxeak eta EITBk ekoitzitako 'Ahotsak'en atal bakoitzean, hiru abesbatza lehiatuko dira Euskal Herriko hainbat txokotan: Elorrio, Bermeo, Gasteiz, Zarautz, Lizarra, Ordizia, Lekeitio eta Hernani. Guztira, hogeita lau abesbatza arituko dira lehian.

Koru bakoitzak bere etxean, esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean, bi abesti eskainiko dizkigu. Bozketa bidez, abesbatzetako zuzendariek eta Hibaik aukeratuko dute nork merezi dituen puntuak. Guztia hartuko dute kontuan: abestiaren aukeraketa, taularatzea, afinazioa, arriskatu izana, garapena...

Saio bakoitzean puntu gehien lortu duen abesbatza izango da garaile. Zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den 'Ahotsak' saioko koru garailea.

Musikari eta koruei dagokienez, hainbat estilo eta jatorritakoak ezagutzeko aukera izango da. Euskal kantutegi klasikoa, rocka, popa, musika afrikarra, gospela, elizakoa... Denetarik egongo da.

    Aurrekoa
    Hurrengoa
    • Fikzioa
    • Telebista
    • Animazioa
    • Dokumentalak
    • Ekitaldiak
    • New Tech
    • Interpretazio zentruak
    • Kontaktua
    • Abisu legala
    • Web mapa

    Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

    94 466 86 10

    94 466 86 11

    baleuko@baleuko.com

    Baleuko, S.L.

    1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

    Garapena dinamika

    Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta