Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Dokumentalak

Hasiera / Dokumentalak / A20 INPUNITATEAREN EGUNA

Argazki galeria

A20 INPUNITATEAREN EGUNA

2015.

ETB2-ko "Testigo Directo" saiorako eginiko dokumentala da.

40 urte beteko ziren 2015eko azaroaren 20an Franco hil zenetik, baina diktadorearen itzala luzea izan da Euskal Herrian. GALek sinbolismo handiko egun hori aukeratu zuen 1984an Santi Brouard pediatra eta Herri Batasuneko kidea hiltzeko. Bost urte geroago, egun berean, bi pistoladunek Josu Muguruza HBko diputatua hil zuten Madrilen.

Frankismoak iraun zuena baino urte gehiago daramatzagu demokrazian, baina atentatu horiei buruzko galdera askok ez dute oraindik erantzunik. Nortzuk izan ziren Brouard eta Muguruzaren hiltzaileak? Nork agindu zituen atentatuak? Zergatik hil zituzten azaroaren 20an?

Galdera horien erantzun bila aritu da Xabier Madariaga kazetaria "A-20, inpunitatearen eguna" dokumentalean, eta gaia gertutik ezagutzen duten hainbat protagonista elkarrizketatu ditu.

Brouard auziari dagokionez, Iñaki Ruiz de Pinedo Brouarden lagun minak eta Antonio Rubio auzia argitara atera zuen kazetariak hillketari buruzko xehetasun guztiak azaltzen dituzte dokumentalean.

Muguruza auziari dagokionez, berriz, Xabier Oleaga hilketaren lekuko zuzenak eta Ricardo Saenz de Ynestrillas atentatuan parte hartzeagatik epaitu eta libre gelditu zen falangistak gertaerari buruzko bertsio kontrajarriak jartzen dituzte mahaiaren gainean.

Halaber, Joaquin Gimenez epaileak, Kepa Landa abokatuak eta bi biktimen alabek, Edurne Brouardek eta Ane Muguruzak, azaroaren 20ko hilketen zergatiak eta ondorioak ulertzen laguntzen diote dokumentalaren ikusleari.

EiTB-ko Nahieran atarian ikusgai dago "A20 Inpunitatearen eguna" dokumentala: sartu hemen.
 

Fitxa teknikoa

  • Ekoizleak: Baleuko eta ETB
  • Iraupena: 58 minutu
  • Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera
  • Zuzendaria: Ander Iriarte
  • Gidoilaria: Jon Gonzalo
  • Argazki Zuzendaria: Ander Iriarte
  • Produkzioa: Idurre Cajaraville, Aritz Lazkano, Lander Etxedona
  • Irudia: Aitor Bereziartua, Lander Etxedona
  • Soinua: Iñigo Telletxea
  • Muntaia: Ander Iriarte, Aitor Bereziartua
  • Emisio eguna: 2015-11-15
  • Telebista Kanala: Testigo Directo, ETB2
Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta