Dokumentalak
ELBIRA
Elbira Zipitria andereñoari eskainia, ikastolen bide-urratzailea
Iban Gonzalezek zuzendutako dokumentalak euskal gizartearen memoria historikoa jorratu nahi du eta Elbira Zipitriaren sakrifizioari omenaldia egin. Horretarako, gertutik ezagutu zuten pertsonak izango dira bere istorioaren protagonistak eta narratzaileak. Horien artean daude Mari Karmen Mitxelena, andereñoa, Orixe Ikastolaren sortzailea eta Elbiraren laguna; Kontxita Beitia, andereñoa, Zurriola Ikastolaren sortzailea eta Elbiraren laguna; Mari Karmen Garmendia, andereñoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; eta Iñigo Garaialde eta Koro Zumalabe, Elbirako ikasle ohiak.
Filmak Elbira Zipitriaren bizitzako une esanguratsuen birsortzeak ere jasotzen ditu, hala nola erbestea, Urgull mendian egindako ibilaldiak eta On Jose Migel Barandiaranekin izandako harreman estua, besteak beste. Teresa López de Munainek egiten du maistraren papera, eta aktoreen artean Oihana Maritorena, Egoitz Lasa eta Teresa Calo daude, besteak beste.
Fitxa teknikoa
- Iraupena: 60 min.
- Estreinaldi data: 2022-12-26
- Zuzendaria: Iban González