Dokumentalak
40 TAUPADA, HERRI BAT
Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenaren karietara, Estatutuak emandako eskumenak aztertu eta errepasatu egiten du dokumentalak hainbat esparrutako lagun esanguratsuen laguntzaz.
Gernikako Estatutuak, duela 40 urte onartuak, hainbat eskumen eman dizkigu, gaur egun gure eguneroko bizitzaren parte direnak. Hala ere, ba al dakigu zer onura ekarri dizkigun? Askotan, gure eguneroko erritmo bizkorrak gure herriaren funtsari buruz hausnartzea eragozten digu. Etenaldi bat egin dezagun nor garen eta nola bizi garen ikusteko. Euskadiko hainbat txokotatik, inguratzen gaituena begi berriekin begiratzera gonbidatzen gaituzten hainbat ikuspegi aztertuko ditugu.
Dokumentala 10 eremu nagusi sinbolizatzen dituen herri batean girotuko da, Estatutuaren eskumenei dagozkienak: hezkuntza, kultura, kirola, zaintza eta segurtasuna, garapen ekonomikoa eta ikerketa, osasuna, gizarte zerbitzuak, euskara, komunikabideak eta garapen soziala.