Dokumentalak
ESTITXU
Bere ahots-tinbre nahastezinarekin, Estitxu euskal kantagintza berriaren gakoetako bat bezala finkatu zen. Askotan, arrakasta-zerrendetako lehen postuetan egon zen. Euskal Herriko Joan Baez eta Beskoitzeko urretxindorra ere deitzen zioten. Egun hauetan 25 urte betetzen dira bere ahotsa betiko itzali zenetik.
Ordubeteko dokumentala Franck Dolosor EITBko kazetariak eta Iban Gonzalez Baleuko ekoiztetxeko zuzendariak egin dute. Lan honek Estitxuren ekarpen artistikoari omenaldia egin nahi dio, munduan zehar bere ibilbideari buruzko artxibo sakabanatu guztiak lehen aldiz bilduz. Dokumentalean zehar, bere ahotsa, emozioz eta benetakotasunez betea, beti presente dago.
Fitxa teknikoa
- Iraupena: 60 min.