Dokumentalak
HABLAN LOS OJOS
Begiak, elkarrizketa tresna gisa; ETAren amaieraren ondoren urrunen dauden jarrerak hurbiltzeko elkarrizketaren magia erakusten duen dokumentala.
Dokumentalean parte hartzen dute Rosa Roderok eta Javier Aslak, biak terrorismoaren biktimak; Joxean Agirre ETAko kide ohiak, 18 urte baino gehiago eman zituen espetxean odol-delituengatik; Tamara Muruetagoiena, torturatua izan ondoren hildako mediku baten alaba; Margarita Robles, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea; eta Jon Mirena Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohia.
ETAren amaieraren iragarpenaren ondoren, euskal errealitateari buruzko ikuspegi zehatza eskaintzen du "Hablan los ojos". "Kontakizun partekatua eraikitzeko aukerari atea irekitzen dioten argi-itzalak. Egindako kaltearen barkamen-eskaera publiko baten lekuko izango al gara? Zein izango da ETAko 700 preso baino gehiagoren etorkizuna? Nola ekin behar zaio adiskidetze-prozesuari? Parte-hartzaile bakoitzak bere ikuspegia, entzutea, eztabaida... azaltzen ditu, eta magia unerik ezustekoenetan sortzen da ", azaldu dute dokumentalaren sortzaileek.