Animazioko luzemetraiak
OLENTZERO ETA OPARIEN ORDUA
2008ko produkzioa
Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari. Baina, gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L.
- Iraupena: 68 min.
- Hizkuntza: Euskara, Galiziera eta Katalana
- Estreinaldi data: 2008-12-05
- Generoa: Abenturazko komedia
- Banatzailea: Barton Films S.L.
- Zuzendaria: Gorka Sesma
- Gidoilaria: Txetxu Altolagirre
- Ekoizlea: Edu Barinaga, Karmelo Vivanco, Jose Antonio Fernandez
- Ekoizle exekutiboa: Miguel Gomez-Tejedor
- Argazki Zuzendaria: Andoni F. Garcia
- Produkzio Zuzendaria: Javier Vivanco, Idurre Cajaraville
- Animazio Zuzendaria: Iker Ãlvarez
- Arte Zuzendaria: Iván Oneka
- Musika: Joserra Gutierrez
- Produkzio laguntzailea: Maite Arroita
- Publikoa: Familia osoarentzat