Animazioko luzemetraiak
OLENTZERO ETA SUBILAREN LAPURRETA
2005eko produkzioa
Pirineoetako herrixka txiki batean gabonak dira.
Olentzero Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia da eta umeei opariak banatzen dizkie. Dagoeneko umeen karta guztiak jaso ditu eta bere "subil magikoa" erabiltzen du haurrak ikusteko.
Baina, herrira negozioak egiten dituen gizon maltzur bat etorri da eta bertako zuhaitzak bota nahi ditu eski pista bat egiteko. Gainera, gizon honek Olentzeroren "subil magikoa" eta gutun guztiak lapurtu ditu.
Anje izeneko ikazkin gazte batek, herriko gainontzeko haurren laguntzarekin, Olentzerori subila berreskuratzen lagunduko dio. Hainbat abentura eta arriskuri aurre egin beharko diete dena bere egoerara itzul dadin eta Gabonek normaltasun osoz aurrera segi dezaten.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L.
- Iraupena: 75 min.
- Hizkuntza: Euskara, ingelesezko azpitutiluekin
- Estreinaldi data: 2005-11-25
- Generoa: Abenturazko komedia
- Banatzailea: Barton Films S.L.
- Zuzendaria: Juanjo Elordi
- Gidoilaria: Unai Iturriaga
- Ekoizlea: Miguel Gómez-Tejedor
- Ekoizle exekutiboa: Edu Barinaga, Karmelo Vivanco
- Argazki Zuzendaria: Andoni F. Garcia
- Produkzio Zuzendaria: Idurre Cajaraville, Asier Bilbao
- Animazio Zuzendaria: Iker Alvarez
- Arte Zuzendaria: Iván Oneka
- Musika: Joserra Gutierrez
- Produkzio laguntzailea: Maite Arroita
- Publikoa: Familia osoarentzat