BALEUKO POINT CLOUD
LiDAR teknologiaz baliaturik, Baleukok Durangon duen bulegoa eskaneatu dugu. Eskaneatzean eskuraturiko puntu-hodeia Unity denbora errealeko garapen sisteman integratu da. Behin puntu-hodeia Unityn integratua izan dela VFX sistema bezela ezarri dugu puntuen gaineko kontrola izanik efektuak gehitzeko.
LiDAR (Laser Imaging Detection and Ranging) laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistemada. Sistema honek objetu edo azalera baten puntu-hodeia eskuratzea bermatzen du. Puntu- hodeia, hiru dimentsioko koordenada sistema bateko erpin multzo bat da. Oro har, 3D espazio batean trazatutako puntu txikien multzo bat da.
Puntu-hodeiak garatzeko teknolologia gero eta eskuragarriago eta erabiltzeko errazagoa da. Gure kasuan, LiDAR teknologia integratua duen Ipad Pro (2020) gailua erabili dugu 3D Scanner APP softwarea erabiliz Baleukok Durangon duen bulegoa eskaneatzeko eta honen puntu-hodeia eratzeko.