Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Berriak

Hasiera / Berriak

Olentzero eta Amilaren sekretua

2015ko abuztuak 17

Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Jon Plazaola, Gorka Otxoa eta Gorka Aginagalde; gure aktore ezagunenetako bostek jarriko diote ahotsa Olentzero eta Amilaren sekretua/El secreto de Amila filmeko protagonistei. Hau da Olentzero sagako bosgarren filma eta datozen Eguberrietan estreinatuko da zinema-aretoetan.

 

Euskal Herriko Gabonetako pertsonaia ezagunenari buruzko filmaren atzean dagoen Baleuko ekoiztetxeak berretsi du aktore talde garrantzitsu horren parte-hartzea. Zuzendari gisa Gorka Vázquez arituko da berriz, eta errealizazio-fasea amaitzen ari den filma edizio-fasera igaroko da irailean; orduan emango zaie bizia eta nortasuna pertsonaiei, oraingoan, adierazitako aktoreen bitartez.

 

Azpimarratu beharra dago Olentzero eta Amilaren sekretua/El secreto de Amila hirugarren proiektu onena izan dela Zinemaren eta Arteen Institutuaren arabera, erakundeak finantzazio-eske berriki jaso dituen 350 proiektuen artean.

 

Animazio-film bat izan arren, Institutuak izendaturiko adituek hiru onenen artean kokatu dute, ekoizpenaren eta Txetxu Altolagirrek, Gorka Vázquezek eta Roberto Alfarok idatziriko gidoiaren sendotasunari esker. Olentzeroren bosgarren entregaren historiak beste parte-hartzaile bat izan du, Gaixotasun Arraroren Elkartea (Feder); hark gidoiari eta produkzioari eginiko ekarpenak ezinbestekoak izan dira zuzendariak eta taldeak lortu nahi zutena lortzeko: Olentzerok mundu magikoa eta gizakiona uztartzea, publiko gazteenari zuzenduriko abentura garatuko den giroa sortzeko.

 

Gainera, dena da berria bosgarren entrega honetan: agertokiak, pertsonaiak, garaia, gaiak, diseinuak... Olentzero humanizatu egingo da, eta Pirinioetako landa-inguruneko testuingurua desagertu egingo da egungo hiriko ospitale batean kokatzeko. Hala, erabateko gaurkotasuna duen historia bat sortu dute. Historia honetako protagonistak egiazko haur batzuk dira, arruntak, arrarotzat jotako egiazko gaixotasunak dituztenak eta egiazko abenturak bizi dituztenak. Egokitu zaien errealitatea gorabehera, haurrek beren adinei dagokien normaltasunarekin jokatzen dute. Amesteko duten gaitasuna, errealitatetik alde egitekoa, beste edozein haurrek duenaren parekoa da. Haurren irudimenak berezko duen ezaugarri hori, «beste leku batzuetara hegan egiteko» gaitasun hori azpimarratu egiten da, duten gaixotasun arraroak bultzatuta, ospitalean egin behar izaten dituzten egonaldi luzeetan. Hortxe sartuko da beste abentura fantastikoa: Olentzeroren eta euskal mitologiaren alegiazko mundua.

 

Izan ere, euskal iruditeriaren pertsonaia bat izan arren, Olentzeroren aurreko historiak nazioartean zabaldu dira ingelesez, frantsesez, turkieraz, arabieraz, txekieraz eta beste hizkuntza batzuetan eginiko bertsioen bitartez; hala, Olentzeroren filmek jorratzen dituzten baloreak unibertsalak dira eta edozein herrialdetako haurren iruditeriako erreferente izateko beharrezko elementu guztiak biltzen dituzte. Eta, oraingoan, are gehiago.

Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta