Dokumentalak
GERNIKA BATAILOIA
2015eko produkzioa
Gernika batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015) dokumentala, ikurriña aidean zeramala faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal unitate militarraren historiaren kontakizuna egiten digu. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da, 70 urte lehenago Pointe Graveko batailan Frantzia Medoc-ean, Burdeosen askatasunerako puntu estrategikoa, naziengandik askatzen lagundu zuten haiei eginiko omenaldian.
Hori da abiapuntua, baina historia askoz lehenago hasten da, etxean, Euskal Herrian, Gerra Zibila bitartean. Gerra galduta, Eusko Jaurlaritzak eta milaka euskaldunek erbestera ihes egin beharrean ikusiko dute euren burua, baina han gerra berdinarekin egingo zuten topo, faxismoaren kontrakoa, dimentsio handiago batekin: bigarren gerrate mundiala. Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten, Gerra Zibiletik eta erbestetik pasa eta, Burdeoseko askapenaren zorion egunetaraino.
Baina faxismoari militarki aurre egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatu bat izan. Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen erreskatea... Aliatuen babesa zen helburua, berehalakoa behar zuen une hartarako: Francoren erorketa eta etxera itzultzea. Hura zen "askatasun itxaropena", hura benetako borroka, dokumentalean agertzen diren eta bizirik dauden bi gudarietako batek, laurogeita hamar urteak beteak dituen Francisco Perezek, bere bizi esperientzia lekuko, emozioz kontatua.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko eta Mara Films
- Iraupena: 60 minutu
- Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera
- Estreinaldi data: 2015-09-16
- Generoa: Dokumentala
- Zuzendaria: Iban Gonzalez
- Gidoilaria: Iban Gonzalez, Franck Dolosor
- Ekoizle exekutiboa: Iñigo Camino, Karmelo Vivanco
- Argazki Zuzendaria: Kerman Goikouria
- Produkzio Zuzendaria: Idurre Cajaraville, Eider Gabilondo
- Produkzioa: Zuriñe Alvarez, Leire Bereikua, Alex Garcia, David Gil
- Irudia: Kerman Goikouria, Zigor Etxebarria, Ramón Larrabaster
- Soinua: Daniel Asua
- Muntaia: Iban Gonzalez, Franck Dolosor
- Postprodukzioa: Iban Gonzalez
- Ileapaintzailea: Kizkitza Retegi, Miren Perez
- Arropagintza: Silvia Baltasar, Ane Egitegi
- Zuzendari laguntzailea: Asier Urbieta, Josu Camino, Iban del Campo, Adrian Gomez